Agerre taldeko Jokin Tolosa seigarren, Garin Mendi Lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Orioko Arraun Elkarteko arraunlaria da Unax Uralde hernaniarra eta bigarren postuan amaitu zuen 22 minutu eta 29 segunduko denborarekin.

Igandean jokatu zen Garin Mendi Lasterketaren hamargarren edizioa Beasainen, eta bertan izan ziren bailarako hainbat korrikalari; hala nola,  Aitor Urruzola hernaniarra (Agerre Mendi Lasterketa taldea) eta Jokin Tolosa  (Agerre Mendi Lasterketa taldea); Sergio de Oliveira astigartarra; baita Tomax Elorza, Iñaki Romero eta Xabier Romero hernaniarrak. 11 kilometroko ibilbidea osatu zuten korrikalariek, 600 metroko desnibel positiboarekin. Agerreko Jokin Tolosa, seigarren iritsi zen helmugara, 54 minutu eta 39 segundurekin. Hogeigarren egin zuen Sergio de Oliveira astigartarrak, 58 minutu eta 42 segunduko denborarekin; eta 25garrena heldu zen Aitor Urruzola hernaniarra, (59 minutu eta 35 segundu). Tomax Elorza hernaniarrak ordu bete eta 8 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko, eta 85garren postuan amaitu zuen. Iñaki Romero ordubete eta 23 minututan iritsi zen helmugara; eta Xabier Romero lau minutu ondoren heldu zen helmugara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!