Zilarra Unax Uralderentzat, distantzia luzeko Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Unax Uralde, igandean jokatutako txapelketan.

Orioko Arraun Elkarteko arraunlaria da Unax Uralde hernaniarra eta bigarren postuan amaitu zuen 22 minutu eta 29 segunduko denborarekin.

Pasa den igandean jokatu zen 2024ko Gipuzkoako aulki mugikorreko distantzia luzeko 13garren Txapelketa, Bidasoako uretan. Goizean goizetik «giro paregabea» zegoela adierazi zuten bertaratu zirenek, «batez ere arraunean aritzeko». 

Jubenilen kategorian, Orioko Arraun Elkarteko arraunlaria den Unax Uralde hernaniarrak hartu zuen parte, Skiff (1x) modalitatean.

Guztira, 22 minutu eta 29 segunduko denbora behar izan zituen 6.000 metrotako ibilbidea osatzeko Bidasoako jaitsieran. Emaitza horrekin, sailkapenean, bigarren postuan amaitu zuen, eta zilarrezko dominarekin itzuli zen Hernanira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!