Hernaniren lehenengo porrota Tolosan iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Toloboleiren aurka galdu dute asteburuan 3-1 Gipuzkoako txapelketaren bigarren faseko bigarren partidua.

Iritsi da denboraldiko lehenengo porrota senior neska taldearentzako. Tolosan izan zen, Tolobolei taldearen aurka, 3-1. Orain arte emaitza guztiak aldekoak izan ziren, baina lehenago edo beranduago iritsi behar zuen partiduren bat galtzea eta hori igandean izan zen. Etxekoak 2-0 aurreratu ondoren, hirugarren jokoa irabaztea lortu zuten hernaniarrek, baina ezin izan zioten laugarren eta azken jokoan etxekoei aurre egin. 25-22, 25-14, 18-25 eta 25-19 izan ziren jokoetako partzialak. Gipuzkoako txapelketa berdindua espero da Tolobolei, Ostadar eta Hernani taldeen artean. Berdinduta daude sailkapenean.

Jubenil mutilek bere aldetik garaipena lortu zuten, 3-0 Aidean taldearen aurka. Azken emaitza 25-14. 25-18 eta 25-20 izan zen, eta partidua hasieratik kontrolpean izan zuten hernaniarrek, bisitariei aukerarik eman gabe.

Jubenil nesken Hernaniko bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten, eta espero zen modura Hernani 1 taldeak 0-3 lortu zuen garaipena Hernani 2ren kontra (12-25, 24-26 eta 14-25). Berdintasuna bigarren jokoan bakarrik izan zen.

Kadete mailan, Hernani 1 taldeak ezin izan zuen irabazi Goierri A taldearen aurka. 0-3ko emaitzarekin bisitariek lortu zuten garaipena. Hernani 2 taldeak bere aldetik, Bera Bera taldearen aurka jokatu zuen eta 0-3ko garaipen erraza lortu zuen. Kadete mutilak ere ongi irabaztea lortu zuten, 3-0, Tolobolei taldearen kontra.

Infantil mailan mutilak ezin izan zuten Bera Beraren aurka eta 3-0 galdu zuten. Etxekoek baja dezente zituzten eta jokoetan 25-11, 25-17 eta 25-13 amaitu zen partidua.

Infantil nesketan, soilik, Hernani 1 taldeak jokatu zuen Hernaniko kiroldegian Aretxabaletako Arizmendiren aurka. Garaipena bisitarientzat izan zen 0-3 eta tanteo nabarmena jaso zuten aurka ( 4-25, 12-25 eta 13-25).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!