Asteburuko hiru partiduak galduta, kadeteek ezin izan zuten igoera lortu

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Pulporen aurka jokatuko dute azken partidua seniorrek.

Asteburu honetan jubenilen txanda izango da. Seniorrek berdindu egin zuten azkenaurreko partidua.

Hernaniko Eskubaloi Taldeko kadeteek ezin izan dute igoera lortu. Asteburu honetan jokatu ditu Hernanik igoera faseko hiru partiduak, eta norgehiagoka guztietan ondo lehiatu arren, ez du helburua lortzerik izan. 

Ostiralean jokatu zuen lehenengo partidua, Urolaren aurka. Partidu ona jokatu zuen, baina emaitza ez zen aldekoa izan; 26-40. Larunbateko eta igandeko partiduetarako jokalariei konfiantza haundia eman zien lehenengo partiduko jokoak, baina horietan ere ez zuten indar hori baliatzerik izan; larunbatean 21-33 galdu zuen Hernanik Ereintzaren kontra, eta igandean 41-23 Urdaibairen aurka. 

Jubenilek ere igoera fasea jokatuko dute

Denboraldi bikaina osatzen ari dira Hernaniko taldeak. Gizonezkoen jubenil taldeak asteburu honetan amaitu dute ligako lehenengo fasea, eta igoera jokatzeko sailkatu dira. Hirugarren postuan amaitu dute fasea, baina Bidasoak igotzeko aukerarik ez duenez, Hernanik jokatuko du. 

Berdinketa, seniorrek

Bigarren mailako seniorrek 30-30 berdindu zuten, etxean, Donibane Kalaburtzaren kontra. Asteburu honetan faseko azken partidua jokatuko dute, Pulporen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!