Urte hasierako batzarra igandean, Osiñagako Auzo elkarteak deituta

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 00:30

Igandean eguerdiko 12:00etan izango da batzarra, Arriatzuko eskolan.

Urte berriari hasiera emateko, Osiñagako Auzo Elkarteak bilera antolatu du iganderako. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Arraitzuko eskolan, eta auzotarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek. 

Batzarrean landuko dituzten gaiak izango dira: 2023garren urtean egindako lanaren balorazioa eta kontuen azalpena; 2024rako jaiak, bilerak eta proiektuak finkatzea; auzoan dauden beharrak eta bestelakoei buruz jardutea; batzordearen karguak aldatzea; eta azkenik, auzokoek azaldu nahi duten edozein gai lantzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!