Bihar amaituko da 2019a baino lehenagoko hipoteka gastuak erreklamatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 00:00

Bihar amaitzen da erreklamazio gastuak aurkezteko epea.

Egoera horretan dauden herritarrek KIUB zerbitzua erabili dezakete. Hala ere, informazioa eta dokumentazioa jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar dute ondorengo telefonoetara deituta: 943 55 26 10 edo 943 55 78 54.

2019an baino lehenagoko hipoteka gastuak erreklamatzeko epea bihar amaituko da. Beraz, egoera horretan dauden herritarrei, Kontsumobideko inprimakia eman eta erreklamazioa egiteko laguntza eskainiko die Hernaniko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB). Hala ere, azalpenak eta dokumentazioa jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar dela jakinarazi du KIUB zerbitzuak: 943 55 26 10 edo 943 55 78 54 telefonoetara deituta. KIUB zerbitzua Sandiusterriko udal eraikinean dago. 

Espainiako Auzitegi Gorenak adierazi zuen epai baten bidez, 2019a baino lehen hipoteka sinatu zuten bezeroek finantza-erakundeak hipoteka formalizatzean kobratu zizkion gastuak itzultzeko eska dezakeela: «praktika hori gehiegizkotzat jo baitzuten Bankuak, kobratuko zenbatekoaren zati bat itzultzera behartuta daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!