Laukote formatuan eskainiko du Mikel Urdangarinek kontzertua ostegunean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 00:00

Mikel Urdangarin bere kontzertuetako batean, Argazkia:'mikelurdangarin.eus.'

Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera emanaldiari eta laukote formatuan izango da. Sarrera guztiak dagoeneko agortuta daude.

Zita garrantzitsua dute ostegunean bailarako herritarrek Biterin. Izan ere, arratsaldeko 19:30etan aski ezaguna den Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du, Biteriko oholtzan. Irrikaz egongo dira bailarako herritarrak eta horren erakusle izan da sarreren salmenta, sarrera guztiak agortu baitira. Beraz, gozamenerako tartea izango dute ostegunean Urdangarin zaleek, beti esan ohi dutelako zornotzarraren musika beti dela oparia belarrientzat, eta baltsamo bat arimarentzat.

Laukote moduan ostegunean, Hernanin

Zuzeneko emanaldietarako formatu eta prestakuntza desberdinetara egokitzeko gaitasuna duen artista da Mikel Urdangarin eta horietako bat laukotekoa da. Hainbat instrumenturen soinuez gozatzeko aukera ematen du laukoteak, Mikeli ahotsean lagunduz. Eta oraingo honetan abantaila batekin datozela iragarri dute; taldekideak dira, kantu bakoitzaren ñabardurak ezagutzen dituzte eta une bakoitzean behar den ukitua ematen diote. Ondorengo musikariek osatzen dute laukotea: Mikel Urdangarin, gitarra eta ahotsa; Rafa Rueda, gitarra; Ander Hurtado de Saratxo, perkusioa; eta Jon Cañaveras, baxua.

Modu honetara, laukote formatuan Mikel Urdangarin zornotzarraren errepertorioaz beste modu batean gozatzeko aukera emango die Urumea bailarako herritarrei, esperientzia benetan berezia bihurtuz. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!