Gipuzkoako bilkurak, bihar Landaren

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

Nagusien errugbiak atsedena izango du asteburu honetan, baina errugbia ez da geratzen. Bihar, 10:30etatik aurrera, Landaren Gipuzkoako bilkura izango da 10 eta 12 urteko errugbilari gazteentzako. 10:30etan bilduko dira 10 urte dituzten lurraldeko errugbilariak eta 10:45etan 12 urtekoen txanda izango da.

16 urtez azpikoek ere Euskal Ligako jardunaldia izango dute Elorrion, gaur 12:30etatik aurrera, Elorrio-Arrasate taldearen aurka. Inklusiboko taldeak Fadurara bidaiatuko du bihar, Getxoko taldearen aurka jokatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!