Tolobolei izango dute aurkari seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

Hernaniarrek Bihar neurtuko dituzte indarrak tolosarren aurka, 15:00etan.

Hernaniko neska seniorrek Tolosako Tolobolei taldearen kontra jokatuko dute bihar, arratsaldeko 15:00etan. Ipar Titanei 3-1 irabaztetik datoz, eta helburu berarekin kantxaratuko dira bihar Tolosako Uzturpe kiroldegian.

Jubeniletan, nesken bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan Hernanin. Ordu eta toki berean izango dute mutilek euren norgehiagoka ere, hauek, ordea, Aidean taldea izango dute aurkari. Denboraldi honetan hiru partidu jokatu dituzte talde horren kontra, eta hiruetan lortu dute 3-0eko garaipena. Ondo irabazi beharreko partida izango da beraz. Orain liderrak dira hernaniarrak, jokatutako 9 partiduetatik 8 garaipen eskuratu dituzte. Aurreko astean galdu zuten denboraldiko lehen partidua, bigarren postuan dagoen Bera Beraren aurka (3-2).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!