Euskal Ligara igotzeko aukera, kadeteek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

Airean dabiltza Hernaniko mutilen taldeak.

Atzo hasi zen igoera fasea Zumarragan, eta gaur eta bihar luzatuko da beste bi partidurekin.

Hernaniko eskubaloia denboraldi ederra ari da osatzen, eta atzotik mutilen kadete taldea Euskal Ligara igotzeko fasea jokatzen ari da Zumarragan.

Lehenengo partidua Urolaren aurka jokatu zuen, eta gaur eta bihar beste bi aurkari izango ditu aurrez aurre. Gaur, 18:00etan, Ereintzaren aurka jokatuko dute eta bihar, 11:30etan, Bizkaiako Urdaibairen aurka jokatuko dute hirugarren partidua. Haundia litzateke Euskal Ligara igotzea.

Euskal Liga jokatzeko sailkatu direnak jubenil mutilak dira. Gaur Irunen, 16:00etan, Bidasoaren aurka itxiko dute azken fasea. 

Hernanin, gaur, neska jubenilek jokatuko dute 10:00etan.  

Mundarroko neska jubenilek eta Hernaniko mutil seniorrek atzo jokatu zituzten beraien partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!