Orioko kiroldegian arituko da Olatz Zugasti, urtarrilaren 28an

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

'Hitzño bat erran eta, banua berhala' lana aurkeztuko du bertan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua.

Hurrengo asteko igandean, hilaren 28an, kontzertua eskainiko du Olatz Zugasti hernaniarrak Orioko kiroldegian. 'Hitzño bat erran eta, banua berhala' lana aurkeztuko du bertan, eta kontzertu berezia eskainiko du. 

Diska berriko kantuez gain, 30 urteko ibilbidean sortu eta grabatu dituen abestiak ere eskainiko ditu, eta ohiko musikariak oholtzaratuko dira Zugastirekin batera: Ander Ederra (gitarrak), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria eta perkusioak) eta Gratxina Lertxundi (haizezko tresnak, ahotsa eta teklatuak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!