'Kaixo!' aldizkariaren 64garren zenbakia argitaratu du AMHERrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 00:00

Erreportajeak, argazkiak eta askotariko edukiak bildu dituzte 2023 bukaerako alean.

Kalean da jada AMHERrek argitaratutako 'Kaixo!' aldizkariaren 64garren zenbakia. 2023 bukaeran egin dituzten jardueren berri eman dute bertan, erreportaje, argazki eta mota askotako edukien bitartez. 

Honela laburtu dute AMHERreko kideek ale berrian topatu daitekeena: «Hariak Zinemaldiak erresistentzien istorioetara hurbildu gintuen, filmekin eta solasaldiekin. Ondoren Bizilagunak ekimena izan zen, "Mesas que cuentan/Mahai istorioak". Greba Orokor Feministan eta Migratzeko Eskubidearen aldeko Astean aktiboki parte hartu genuen. Gaztelania eta euskara klaseei ekin diegu berriro, baita hitzaldiei ere. Eta paseatzeko ohiturari eutsi diogu, hitz egiteko eta gure ingurunea hobeto ezagutzeko».

Gai guzti horien berri eman dute zenbaki berrian, eta elkartetik irakurtzeko eta alea zabaltzeko gonbita luzatu diete herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!