Udal ordezkariekin elkartu ziren Hernaniko ikastetxeetako ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 00:00

Eskola Agenda 2030 programaren baitan antolatu zuten bilera, urte honetan landuko dituzten gaiak zehazteko.

Eskola Agenda 2030 programaren baitan, Hernaniko ikastetxe guztietako ordezkariak Udal ordezkariekin bildu ziren asteazkenean, Hernaniko udaletxeko areto nagusian. 

Bilera horretan ikastetxeetako kideek Eskolen arteko Foroan adostutako ideiak aurkeztu zituzten, eta proposamenak aurrera eraman ahal izateko beharrezko informazioa, baliabideak eta baimenak eskatu zizkieten Udaleko ordezkariei: «Ikasleek azaldu dutenez, ikasturte honetan indarrak herrian dauden energia berriztagarriak ezagutzen, hauen onurak zabaltzen eta kale galdetegien bidez herritarren ezagutza maila aztertzen jarriko dituzte».

Hortaz, Hernaniko Udaletik gonbidapena luzatu diete herritarrei datozen hilabeteetan ikasleen kale inkestak erantzuteko. 

Gainera, bileraren balorazio positiboa egin zuten Udal ordezkariek: «Oso saio interesgarria izan da, hartueman polita sortu baita ikasleen eta Udal ordezkarien artean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!