Izenematea irekita, haurdunaldiari buruzko tailerrean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 18a, 00:00

Kulturarteko Plaza Feministan 'Haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko' tailerra antolatu dute, otsailetik ekainera bitarterako. Izena emateko epea zabalik dago jada, hilaren 31ra arte, eta zenbait modutara egin daiteke: Kulturarteko Plaza Feministara bertaratuz; kulturatekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzita; 943 33  70 17 telefonora deituta; edota Hernaniko Udaleko webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!