'Tu Tum Platz' umorezko ikuskizun berria Biteriko oholtzan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 18a, 00:00

Jon Plazaola aktore eta umoregileak eskainiko du antzezlana, gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biterin.

Gaur arratsaldeko 19:30etan, 'Tu Tum Platz' antzezlana oholtzaratuko du Jon Plazaolak. Biterin izango da eta itxura ederra izango du areto nagusiak, sarrera guztiak agortuta baitaude dagoeneko.

Txalo Produkzioaken eta Lamandangaren ekoizpen honetan, Jon Plazaola «bere sorlekura» itzuli omen da. Izan ere, «taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere 'Stand Up' formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubetearen bueltan izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!