Generorantz emanaldia gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 00:00

Kimuak Dantza kolektiboaren eskutik, 'Generorantz' emanaldia eskainiko da gaur Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Dantza, gorputz mugimendua, interpretazioa eta ikus-entzunezkoek gidatuta, genero ikuspegia landuko da eta eremu eta arlo ezberdinak kontuan hartuta, ditugun lotura, motxila eta kateen inguruko hausnarketa egiteko parada izango da. Sarrerak Biteriko leihatilan egongo dira eskuragarri, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!