Doako zerbitzua, telebista arazoak konpontzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

'Llega 700' enpresak telefonia mugikorreko zerbitzuak aktibatuko ditu aste honetan eta lurreko telebistan interferentziak eragin ditzake. Hala, telebistako kanalekin arazoak dituzten herritarrentzat doako zerbitzua eskainiko du enpresak, eta hilabeteko epea izango da eskaerak egiteko, ayuda@llega700.es helbidera idatzita edo 900 83 39 99 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!