Agirrek eta Mendiluzek estreinatu zuten Itxas Buru

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Aitor Mendiluze kantuan, Itxas Buruko upeltegian.

Bixi bixi osatu zuten libreko saioa, eta giro ederra sortu zuten sagardotegian.

Iristear da 2024ko txotx denboraldia, eta motorrak berotzen hasi dira jada Osiñagako Itxas Buru sagardotegian. Ostiralean bertso afaria antolatu zuten bertan, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin. Ohiko modura, saio bizia osatu zuten bi bertsolariek. Luzaro aritu ziren librean, eta ez zuten ezer aipatu gabe utzi; sagardotik hasi eta inguruko jendera iritsita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!