Bosgarren postuan amaitu du Hernanik denboraldiko lehenengo fasea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Aimar Gorrotxategi ensaioa egiteko bidean.

Gaztedi izan zuten aurkari larunbatean trikoloreek eta 6-28 nagusitu ziren Gamarrako zelaian.

Errugbiko Ohorezko B mailak amaitu du dagoeneko denboraldiko lehen fasea eta bosgarrena da zerrendan. Ez dute lortu igoera fasera sailkatzea, baina aho zapore gozoz itzuli dira, bederen, larunbateko partidutik: Gaztediren kontra jokatu zuten Gamarrako zelaian, eta norgehiagoka estua espero zen arren,  6-28 irabazi zieten gasteiztarrei.

Igoera fasera sailkatzeko lehen hiru postuetan gelditu diren taldeak hauexek dira: Getxo, Universitario de Bilbao eta Zarautz, hurrenez hurren.

23 urte azpikoek, porrota

Goierri hartu zuten etxean asteburuan 23 urte azpikoek eta 0-23 nagusitu zitzaizkien ordiziarrak. Bigarren itzuliko lehen partidua izan zen larunbatekoa, eta hernaniarrek oraindik garaipen bakarrarekin jarraitzen dute. Asteburu honetan izan dezakete parada bolada txarrari amaiera emateko eta bigarren garaipena poltsikoratzeko. Poble Nor Club Nautic, Bartzelonako taldea, izango dute aurkari igandean. Kataluniarrek jokatu dituzten zazpi partiduetatik guztiak galdu dituzte.


14 urte azpikoek nagusitasunez irabazi zuten

Landaren jokatu zuten 14 urte azpikoek ere, goizeko 11:00etan. Hasiera borobila eman zioten gazteek urteari, eta zaleen berotasuna lagun izanda, 29-0 irabazi zioten La Rioja taldeari. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!