Emaitza txarrak jaso dituzte boleibol taldeek Gabonetatik bueltan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 15a

Ez da asteburu onena izan Hernaniko boleibol taldeentzat. Talde nagusien artean, senior mailako neskak izan dira garaipena lortzen bakarrak. Ipar Titanak talde donostiarraren konta jokatu zuten, eta 3-1 amaitu zen partidua. Jubenil mailan, mutilen taldeak 3-2 galdu zuen etxetik kanpo, Bera Bera taldearen kontra; nesketan, berriz, 3-0 irabazi zuen Hernani 1 taldeak, eta 3-0 galdu Hernani 2 taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!