Ligaxka hasi dute batel hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Bigarren eta hirugarren sailkatu dira neska absolutuak eta laugarren eta seigarren neska jubeniletan.

Hernaniko batelek hasi dute 2024ko Ligaxka. Zarautzeko uretan jokatu zen lehenengo jardunaldia eta Hernanik bederatzi ontzi uretaratu zituen. Azken bi urteak oparoak izan dira hernaniarrentzat nesken mailan, infantil eta promesetan, eta aurreneko estropadak erakutsi du aurtengoa ezberdina izango dela. Aurten ez dirudi ligaxkarik irabaziko denik inongo mailetan. Hori erakutsi du behintzat aurreneko estropadak.

Emaitzarik onena, postuari dagokionez, nesken absolutu mailan iritsi zen. Hiru batelek hartu zuten parte eta Hernani Bk bigarren amaitu zuen, San Juan garailearengandik 21 segundura. Hirugarren izan zen Hernani A batela.

Hala ere, mailarik altuena neska jubenilek izan zuten. Laugarren eta seigarren amaitu zuten Hernani B eta Hernani A batelek. Hernani B laugarren izan zen, Tolosaldea A ontzitik zortzi segundura. Hernani A ere oso ongi aritu zen, seigarren, bederatzi segundura. Maila honetan ibiliko da mailarik altuenean Hernaniko kluba. Aurreko urteetatik mailaz maila igotzen ari diren neskek osatzen dituzten bi ontziak.  

 

Maila apalagoan gazteenak

Promesa nesketan ere bi ontzi uretaratu zituen Hernanik. A batelak seigarren amaitu zuen, 22 ontzitik, eta B batelak hamaikagarrena izan zen helmugan. Denboraldi polita egin dezakete neska promesek.

Infantiletan hiru ontzik hartu zuten parte. Nesketan bi batelek egin zuten arraun eta mutiletan bakarrak. Hamahirugarren eta hamabosgarren amaitu zuten neskek, hamabost partaidetatik, eta hamabigarren izan ziren mutilak, hamahiru partaidetatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!