Reka Kocsis garaile izan da Hernaniko 25garren Igeriketa Sarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Serieak lehenengo aldiz mistoak antolatu ziren.

517 punturekin lortu zuen garaipena, Alex Ojanguren (510 puntu) eta Ilargi Sarriaren (501 puntu) aurretik. 

Azken urteetako partaidetzarik haundienarekin Bidasoa taldeko Reka Kocsis Cabezasek irabazi zuen Hernaniko 25garren Igeriketa Saria. FINA taula erabiltzen da puntuak banatzeko markaren arabera eta Bidasoa igerilariak 517 puntu eskuratu zituen 200 estiloetan. Bigarren, Zarautz taldeko Alex Ojanguren donostiarra sailkatu zen, 510 punturekin, eta podiumera hirugarren postura igo zen, Tolosaldeako Ilargi Sarria 501 punturekin. 

Hernani, Ordizia, Buruntzaldea, Zarautz, Bidasoa, Tolosaldea, Fortuna, Taosa, Izarraitz, Easwim eta Igartza taldeetako igerilariak hartu zuten parte.

 

Enaitz Goñi, sasoia hartzen Bartzelonan

Bestetik, Enaitz Goñi Gipuzkoako selekzioarekin Sant Andreu taldearen Torneoan aritu da lau probetan, asteburuan, eta lauetan lortu zuen B Finalera sailkatzea. Gaixo egon eta gero sasoia berreskuratzen ari da eta bere marketatik gertu geratu zen 100 libre, 200 libre, 100 bizkar eta 50 tximeletan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!