Zilegi Eskolak antolatuta, sormen tailerra eskainiko du gaur Uxue Bereziartua 'Berexiart' sortzaile hernaniarrak, goizeko 09:30etan hasita. «Nork bere sorkuntzari bidea» emateaz gain, «pinturarekin esperimentatzeko aukera ere izango da». Datozen egunetan beste ikastaro batzuk ere izango dira Hernanin eta Astigarragan. Tartean, Maitane Ormazabal Larzabal antolatzaile profesionalak eskainiko duen 'Etxea: antolaketa eta ordena'.