Omenaldi ederra eskaini zioten atzo Rufino Rekalderi, egindako lanaren aitortza gisa

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 14a, 00:00

Rufino Rekalde hernaniarra atzoko omenaldian.

Jokatutako bi pelota partiduez gain, bertso, kantu eta opariekin omendu zuten Rekalde. Itxas Burun borobildu zuten eguna.

Egun berezia izan zen atzokoa Rufino Rekalde hernaniarrarentzat. Aipatu izan du ez zaizkiola omenaldiak gehiegi gustatzen, baina aitortza ederra prestatu zioten Hernaniko esku pelotaren munduan egindako lana eskertzeko.

Bi pelota partidu jokatu zituzten Hernaniko kiroldegiko pelotalekuan. 300 lagunetik gora elkartu ziren harmailetan Jara-Alegria/Deskarga-Etxarri eta Mikel Goñi-Manterola/Salaberria-Altuna partiduak ikusteko. Kartela bikaina izan arren, bigarren planoan geratu ziren partiduak; Rufino izan baitzen arratsaldeko protagonista nagusia.

Iñaki Esnalek hartuko du Rekalderen lekukoa, eta berak jantzi zion omenaldiko txapela. CD Hernaniko pelotariek ere hartu zuten parte atzoko ospakizunean; jokalariek txalo zaparrada batekin egin zioten harrera Rekalderi, eta jokalari ohiekin argazkia atera zuen ondoren.

Bertsoak eta agurra ere eskaini zizkioten kiroldegian bertan. Rekaldek, hunkituta, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei.

Omenaldiko argazki galeria ikusgai dago kronika.eus webgunean.

Erlazionatuak

Rufino Rekalderi omenaldia

Kronika - Erredakzioa urt 13 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!