Hernaniko inguruetan ibiliko dira gaur Mendiriz Mendiko kideak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 14a, 00:00

'Hernani ezagutuz' izena jarri dio Mendiriz Mendik, gaurko antolatu duen ibilaldiari. Izan ere, Latsetik hasita, Hernaniko inguruak bisitatuko dituzte 8 kilometroko ibilbidea osatuta: «Ibilbidea Usokoerrekako sakanatik eta Akolako gandorretik doa. Lehena natura aberastasun haundiko bailaratxoa da. Bigarrenetik kosta aldera dauden bistak, izugarriak». Goizeko 09:00etan jarri dute zita Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!