Garuneko osasuna lantzeko tailerra, Lizasok

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 13a, 00:00

Hernaniko Udalak garunaren osasuna hobetzeko doako tailerra jarriko du martxan, 60 urtetik gorako herritarrentzat. Do Re Ni Elkarteko Xabier Lizaso pianistak gidatuko ditu saioak eta musikaren bidez estimulatuko da garuna. Izenematea urtarrilaren 13tik 20ra izango da: 943 57 54 31 telefonora deituta, mertxe-g@hernani.eus helbidera idatzita, edo udaletxera bertaratuta. Tailerra astelehenetan izango da, urtarriletik ekainera, 09:30etatik 11:30ak arte, Milagrosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!