ITUROLATARROK

Eman buelta zure egunerokoari

Fanny Alonso eta Maialen Porroy, KOTOI 2024ko urt. 13a, 00:00

Jasangarria izatea astuna egiten zaigu, baina uste baino errazagoa izan daiteke. Gaur egun azkarregi funtzionatzen duen mundu batean bizi gara eta eguneroko kontsumoa gure agendaren lehen orrian dago. Horrela, guztion artean etorkizun arduratsuago bat eraiki nahi badugu, hemen martxan jartzeko bost tip:

ONTZI ETA BILGARRI GUTXIAGO
Berrerabilgarriak diren bilgarri edo ontziak dituzten produktuak kontsumitu edo ontzirik gabe, soltean, daudenak erosi.

SASOIKO ERREZETAK
Dieta berrikusi. Sasoiko eta 0 km-ko produktuak kontsumituz, inportatutako produktuen garraioaren gastua eta kutsadura murriztu eta tokiko nekazaritza sustatuko duzu.

BIGARREN ESKUKO PRODUKTUAK
Bigarren eskuko produktuak erosi eta saldu, dagoeneko ekoitzita dauden produktuei aukera berria emanez. Honela, beharrezkoa ez den ekoizpena murriztu eta, era berean, ohiko saltokietan eskuragarri ez dauden artikuluak eskuratu ahal izango dituzu.


ARDURATSUAK DIREN MARKAK EROSI
Modu jasangarrian eta arduratsuan ekoizten duten marka asko daude, ekoizpen murriztua dutenak eta mimoz egiten diren askotariko produktuak eskaintzen dituztenak. Zure inguruan dituzunak bilatu eta kontsumitu era murriztuan, kantitateari baino kalitateari lehentasuna emanez.


SORMENA (UPCYLCING)
Erabiltzen ez dituzun gauzak bota nahi ez badituzu, sormena martxan jarri eta upcycling-arekin esperimentatzea besterik ez duzu! Berdiseinatu zure jantziak, tintatu eta moztu, margotu etxean duzun altzari hori, bete bizitza ideia fresko eta berriz. Zailena bideari ekitea da!

 

Fanny Alonso eta Maialen Porroy, KOTOI

www.kotoicoleccion.wixsite.com/kotoi

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!