Garuneko osasuna lantzeko tailerrean izena eman daiteke bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 00:00

Hernaniko Udalak garunaren osasuna hobetzeko tailerra jarriko du martxan, 60 urtez gorako herritarrei zuzendua, dohainik. Izenematea bihartik urtarrilaren 20ra izango da. Tailer honetan musikaren bidez garuna estimulatuko da. Do Re Ni Elkarteko Xabier Lizaso pianistak gidatuko ditu saioak. Elkarte honek musika osasun kognitiboa zaintzeko erabiltzen du. Parte hartzeko ez da beharrezkoa musika ezagutzarik izatea. Tailerra astelehenetan izango da, urtarriletik ekainera (09:30-11:30), Milagrosan. Tailerraren helburua garunarekin lotutako gaixotasunen prebentzioa lantzea da.

Izena emateko hiru aukera daude; batetik, 943 57 54 31 telefonora deituta, mertxe-g@hernani.eus helbidera idatzita, edota Hernaniko udaletxea, 4. solairura (Adinekoen arloa) bertaratuta.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!