160.000 euroko diru partida, Ekhi monetaren erabilpena sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 00:00

Tokiko merkataritza, ekonomia jasangarria eta solidarioa bultzatzea du helburu. Abenduaren 31ra arte dago epea laguntza eskatzeko.

Tokiko merkataritza, eta ekonomia jasangarri eta solidarioa bultzatzeko, tokiko moneta sozialaren erabilerarako dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta deialdia argitaratu ditu Hernaniko Udalak. 160.000 euroko laguntza bideratuko du Ekhi moneta sozialaren erabilpena bultzatzeko.

Onuradunak Hernanin kokatuta dauden saltokiak, kooperatibak, enpresak eta elkarteak dira; jardueraren egoitza Hernanin duten norberaren konturako langileak eta baita Hernanin erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.

Aipatutako horiek izango dira hobari hauen onuradunak, betiere ezarritako baliabide eta bideetatik eskuratu badituzte.

2023ko abenduaren 21ean egin zen Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea. Urtarrilaren 1etik eskatu daiteke laguntza eta epea zabalik dago abenduaren 31ra bitarte. Pertsona edo kolektibo interesdunek udalaren web orrian aurkitu dezakete informazio zehatza laguntzari buruz (hernani.eus/eu/dirulaguntzak) eta baita Herritarren Harrera Zerbitzuan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!