Gaur izango du jarraipena Auzo Birak, Floridako elizan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 11a, 00:00

Bigarren bilera izango da. Gobernu plana aurkezteaz gain, eremuko proiektuak azalduko dituzte.

Asteartean egin zuen Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak Auzo Birako lehenengo saioa, Meabe eraikinean. Beste zazpi bilera geratzen zaizkie, eta gaur egingo dute bigarrena; kasu honetan, Floridako elizan. Bertara auzo hauetan bizi diren herritarrak deitu dituzte: Sagastialde auzoa; Sagastialde berri; Antziola 31-116; Bestizan; Etxeberri eta Florida 46-161. 

2023-2027 Gobernu Planaren aurkezpena egiteaz gain, eremu bakoitzerako aurreikusten dituzten proiektuetan sakonduko dute ordezkariek. Gainera, herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute. Udaletik parte hartzeko deia egin dute: «Udalak hernaniar guztiak gonbidatu nahi ditu Auzo Birara, Udala eta auzotarren arteko zuzeneko harremana izateko gune aproposa izango baitira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!