Jarduera berezi ugari izango dira urtarrilean Hernaniko Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 00:00

Ekintza batzuetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurretik izena ematea. 

Gabonetako oporrak amaituta, aste honetan ekin diote Hernaniko Gaztelekuan ohiko martxari. Dagoeneko argitaratu dute hilabeteko egutegia, eta jarduera berezi ugari prestatu dituzte. 

Larunbatetan egingo dituzten ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea; Gaztelekuan bertan ahalbidetuko dute apuntatzeko aukera. Jarduera horiek Costa Jumpera irteera, bitxigintza tailerra eta pintxo txapelketa izango dira. 

Lehiaketekin jarraituta, urtarrilaren 23tik 25era argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute gazteek. Sari banaketa, berriz, hilabeteko azken egunean egingo dute, urtarrilaren 31n.

 

GAZTELEKUKO EGITARAUA

HERNANI

BIHAR

17:00 Ping pong txapelketa.

URTARRILAK 13

16:30 Costa Jumpera irteera. Aurrez izena eman behar da.

URTARRILAK 14

16:30 Mandalak.

URTARRILAK 17

17:00 Merienda osasungarria.

URTARRILAK 19

16:30 Futbolin txapelketa.

URTARRILAK 20

16:30 Bitxigintza tailerra.
Aurrez izena eman behar da.

URTARRILAK 23-25

Argazki lehiaketa.

URTARRILAK 27

16:30 Pintxo txapelketa.
Aurrez izena eman behar da.

URTARRILAK 28

16:30 Filmak eta palomitak

URTARRILAK 31

17:00 Argazki lehiaketako sari banaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!