Ekitaldi berezi batekin ospatuko dute Chillidaren 100garren urteurrena

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 00:00

Ate irekiak antolatu dituzte astebururako, Chillida Lekun.

Donostiako Victoria Eugenian izango da ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan. Ez da sarrerarik geratzen.

Gaur beteko lituzke Eduardo Chillida eskultore hernaniarrak 100 urte. Horregatik, ekitaldi berezi bat prestatu dute arratsalderako, 18:30etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Ekitaldia Chillidaren obran eta pentsamenduetan oinarrituta egongo da, eta Anne Igartiburuk eta Mikel Chillidak gidatuko dute.

Antzokia guztiz beteko da prestatutakoaz gozatzeko, dagoeneko ez baita sarrerarik geratzen.

Ate irekiak asteburu honetan

Asteburu honetan, larunbatean zein igandean, ate irekiak antolatu dituzte Chillida Leku museoan. Bertaratzen direnek aukera izango dute eskultorearen obra sakonago ezagutzeko. Gonbidapenak Chillida Lekuren webgunean erreserbatu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!