Larunbat honetan urteko lehenengo erronda egingo dute Kalez Kale Kantariko kideek. Plaza Berrin bilduko dira 12:00etan, eta Hernaniko Kaxkoan osatuko dute ibilbidea. Arratsaldean, 18:00etan hasita, erromeria izango da Jeiki Hadi taldearen eskutik. Eguraldi ona egiten badu, Plaza Berrin eskainiko dute emanaldia; aldiz, txarra egiten badu, Atsegindegin.