ETSk, Nogenek eta Niko Etxartek osatuko dute Huntzaren 'Azkena balitz bezala' kontzertuko kartela

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 00:00

Argazkia: Huntza/Gaizka Peñafiel

Otsailaren 3an izango da kontzertua, Bilboko Miribilla Arenan. Azken sarrerak huntza.eus webgunean eskuratu daitezke.

Pixkanaka iristen ari da Huntzaren 'Azkena balitz bezala' kontzertuaren eguna, eta une berezirako prestaketa lanetan buru belarri dabiltza taldekideak, tartean Aitor Huizi eta Uxue Amonarriz hernaniarrak. Dagoeneko argitaratu dute otsailaren 3an Bilboko Miribilla Arenan haiekin batera arituko diren artisten zerrenda. 

Euskal Herriko kulturgile ugarik batu nahi izan dute Huntza taldearen agurrera, eta En Tol Sarmiento taldea, Nogen taldea edota Niko Etxart abeslaria izan dira kartelera gehitu diren azken artistak. Hogei gonbidatutik gora oholtzaratuko dira kontzertuan zehar, horien artean Alaitz eta Maider, Olatz Salvador edo Xabi Solano ereñotzuarra bezalako artista ospetsuak. 

Kontzertu berezia izango da 'Azkena balitz bezala'; hala, 2014an hasitako ibilbidea borobilduko dute. 

Sarreren %90a, salduta

Otsailaren 3an kontzertura joateko asmoa dutenek azkar ibili beharko dute. Izan ere, sarreren %90a saldu dutela jakinarazi dute Huntzako kideek. Azken sarrerak taldearen webgune ofizialean (huntza.eus) eta WeGow plataforman eskuratu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!