Emaitza bikainak lortu dituzte CDHko korrikalariek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 9a, 00:00

Amaiur Arandilla Donostiako Cross Beach lasterketako podiumean.

Hiru garaipen eskuratu dituzte CD Hernaniko korrikalariek Gabonetako lasterketetan.

Azken garaipena pasa den ostegunean eskuratu zuen Irune Mateok, Euskadiko Txapelketan urrezko domina jantzi zuen 3.000 metrotako proban. 18 urtez azpiko mailan gailendu zen Mateo, 11:58 denboran helmugaratuta. 

Abenduko lasterketei dagokienez, Amaiur Arandilla alebinaren garaipena izan zen guztietan lehenengoa. Donostiako Cross Beach lasterketaren 42. edizioan azkarrena izan baitzen hernaniar gaztea.  

Beasaingo San Silbestre ospetsuan ere Ibai Alba hernaniarra izan zen protagonistetako bat. Beteranoen mailan azkarrena izan zen, 9 kilometro eta 200 metroko ibilbidea 30:11 denboran osatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!