'Matraka ma non troppo' datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 22a, 17:35

Hilaren 26an, Trakamatraka konpainiak  'Matraka ma non troppo' ikuskizun tailerra eskainiko du. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia, Milagrosan eta doakoa da. Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala da .

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Ikuskizun familiarra, interaktiboa eta parte-hartzailea, non musika eta antzerkia elkartzen diren, sekula entzun ahal izango ez zenituzkeen ez-ohiko instrumentuei bizia emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!