Auzo Bira bihar hasiko da Meabe eraikinean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 8a, 00:00

Legengiltzaldiko Planak azalduko dizkie Gobernu Taldeak Sorgintxulo, Jauregi, Marieluts, Galarreta, Urbieta 16-18 eta Chillida guneetako bizilagunei.

Hernaniko Gobernu Taldeak Auzo Bira egingo du bihartik urtarrilaren 24ra bitarte. Hernaniko auzo guztietako herritarrekin elkartu eta Gobernu Plana azaltzea da Auzo Biraren helburu nagusia, eremu bakoitzari dagozkion proiektu eta egitasmoetan sakonduz.

2023-2027 legegintzaldiko Gobernu Planaren azalpenak eman ondoren, auzotarren iritzi eta proposamenak jasotzeko tartea ere izango da Auzo Biran. Bilerek ordu eta erdiko iraupena izango dute eta 18:30etan hasiko dira. Lehenengoa bihar izango da Langile Ikastolan Meabe eraikinean eta Sorgintxulo, Jauregi, Marieluts, Urbieta 16-18, Eduardo Chillida eta Galarreta guneetako herritarrentzat dago zuzendua.

Gobernu Planaren betetze mailaren berri emateko konpromisoa hartua du Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak, baita Hernaniko auzoetan ere. Hori dela eta, Auzo Bira urtero egiteko konpromisoa bere egiten du Gobernu Taldeak. «Hartu dugun konpromisoa izan zen legegintzaldia hasieran. Auzoetan konkretatuko dugu programa. Herri osoari eragiten dien neurriez gain, gunean guneko neurriak azalduko ditugu», adierazi zuen aurkezpenean Lertxundi alkateak.

 

Ostegunean egingo da bigarren bilera Floridako elizan

Urtarrilaren 11n, ostegunean, bigarren bilera izango da. Sagastialde auzoa, Sagastialde berri auzoa, Antziola 31-116, Iturmendi auzoa, Bestizal kalea, Etxeberri eta Florida 46-161 enbakietako bizilagunei dago zuzenduta eta Floridako elizan egingo da.

Auzo Bira egitearen arrazoietako bat Udala herritarrengana hurbiltzeko bideak erraztea da. Hori dela eta Aitor Lukas Partaidetza zinegotziak herritar guztiak gonbidatu dituzte Auzo Biran parte hartzera. «Kartel deialdiak ere egin dira etxe atarietan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!