Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkeztu zuten Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 8a, 00:00

Biteriko gela bete zen eta azalpenak eman zituzten, Otxotorenak eta Zumalabek.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren aurkezpena egin zen pasa den asteazkenean Biterin. Gela bete zen 50 entzulerekin eta bertan proiektuaren inguruko azalpenak eman ziren. Euskal Herriko Mugimendu Sozialista Eibarren abenduaren 16an aurkeztu zuten, eta harrezkero, herriz herri ari dira aurkezpenak egiten. Hernaniko aurkezpen ekitaldian, hiru ataletan banatu zuten mintzaldia: EHMSren proposamen estrategiko berria, proposamen politikoa, eta, eskualdeko erronka desberdinak. Helburu nagusia «Euskal Herriko langileon artean komunismoa aukera erreala eta hegemonikoa bilakatzeko lan politikoa egitea» dela adierazi zuten ekitaldian. Langileak antolatzearen premia arrazoitzeko, printzipio edo puntu garatu zituzten. Dudak eta sortutako zalantzak ere argitu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!