Lau ekitaldi jendetsu, Portun

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 7a, 00:00

Egindako paperarekin argazkia atera zuten parte hartzaile guztiek, auzo elkartearen egoitzan.

 

Gabonetako oporrak aprobetxatzeko asmoz, lau jarduera antolatu zituzten Portuko Auzo Elkarteko kideek auzotar guztientzat eta guztiak ere arrakastatsuak izan dira. Abenduaren 27an pelikula eskaini zen eta urte bukaera ospatzeko ibilaldia antolatu zuten Santa Barbarako gotorlekuraino eta ermitaraino.

 

Urte berriarekin batera, urtarrilaren 2an erroskila tailerra antolatu zuten auzoan eta azkenik, urtarrilaren 4an, papera egiteko tailerra antolatu zuten. Ekitaldi guztietan jende askok hartu du parte eta auzo elkartean oso gustora daude izan duten jarraipenarekin. Ez dute aspertzeko denborarik izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!