Emakumeentzako Jabetze Eskolak hamaika ikastaro eskainiko ditu urtarriletik ekainera

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 7a, 00:00

Kulturarteko Plaza Feministan izango diren jabetze eskoletan aukera zabala dago.

Izena emateko aukera hilaren 15etik 26ra izango da online 'hernani.eus' webgunean edo Kulturarteko Plaza Feministan bertan.

Kulturarteko Plaza Feministak Emakumeentzako Jabetze Eskolaren edizio berriko ikastaroen berri eman du. Izenematea urtarrilaren 15etik 26ra egin ahal izango da on-line (hernani.eus/emakumeentzako-jabetze-eskola) edo Kulturarteko Plaza Feministan bertan (Florida 28). Informaziorako telefenoa 943 33 70 17 zenbakia da edota kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzi daiteke.

Hernaniko Emakumeentzako Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da, emakumeen arteko sareak sortzeko espazioa, emakumeen autonomia eta
konfiantza landuz. 
 

Adin eta jatorri anitzetako emakumeak kontutan hartuta osatu da egitaraua

Urtarriletik ekaina arte, hamaika ikastaro eskainiko ditu Emakumeentzako Jabetze Eskolak. Adin eta jatorri anitzetako emakume hernaniarrak kontuan hartuta osatu da egitaraua.

Besteak beste, emakume migratuei zuzendutako Geure errealitateak hemen eta orain, eta kontakizun dekolonialak ikastaroa eskainiko da otsailetik maiatzera. Soraya Ronquillo Peña eta Candida Rivas Mendozak gidatuko dituzte saioak, gazteleraz. Ikastaro hau doakoa izango da.

Nire ahotsa zure haragian da beste bat. Gorputz adierazpena eta idazmenean barrena, gure ahotsa bilatzeko ikastaroa euskeraz eta portugesez eskainiko dute Amaiur Macias Aranberri eta Raira Rosenkjarrek. Martxoan, bi saioko ikastaroa izango da. Prezioa, 6 euro izango da.

Twerk ikastaroa ere antolatu du Emakumeentzako Jabetze Eskolak, Ikerne Mendieta Uskola irakaslearekin. Apirilean eta maiatzean hiru saio izango dira, 9 euroan.

Sendabelarrak ezagutzen, gure osasunaz jabetzeko ikastaroa ere eskainiko da, Izaskun Gurrutxaga Etxeberriaren eskutik. Martxotik maiatzera izango da, 20 euroren truke.
Ekainaren 7an, Emakumeentzako Jabetze Eskolan parte hartu duten emakume guztientzako antolatutako festa batekin bukatu da udaberriko progra
ma.

 

JABETZE ESKOLAK

KULTURARTEKO PLAZA FEMINSTA


Geure errealitateak hemen eta orain, eta kontakizun dekolonialak, 17:00-19:00: Ostiraletan, otsailak 16, 23, martxoak 1, 8, 15, 22, apirilak 12, 19, 26, maiatzak 3, 10, 17. Gazteleraz. Emakume migratuentzat.

Nire ahotsa zure haragian. Gorputz adierazpenean eta idazmenean barrena, gure ahotsa bilatzeko, 10:00-13:00: Bi saio bi larunbatetan, martxoaren 16an eta 23an, euskeraz eta portugesez. Sei ordu guztira eta sei euro.

Twerk ikastaroa, 10:00-13:00: Hiru saio hiru larunbatetan, apirilak 13, 20 eta maiatzak 4, euskeraz. 9 ordu guztira eta 9 euro.

Gorputzak dantzan, 18:00-19:00: Astelehenetan otsailak 5, 12, 19, 26, martxoak 4, 11, 18, apirilak 8, 15, 22, 29, maiatzak 6, 13, 20, 27. Euskeraz, 15 ordu, 15 euro.

Abenturatu gaitezen, elkarrekin! Apirilak 20 eta 21. Irteera Arabara. 35 euro.

Mendi orientazio ikastaroa, 17:00-20:30: Maiatzak 10, 09:30-13:30: Maiatzak 11, 18 eta 25. Euskeraz. 15,5 ordu 15,5 euro.

Sendabelarrak ezagutzen, gure osasunaz jabetzeko, 10:00-12:00: Asteazkenetan martxoak 6, 13, 20, apirilak 10, 17, 24, maiatzak 8, 15, 22, 29. Euskeraz. 20 ordu, 20 euro.

Plazera, maitasuna eta harreman parekideak, 10:00-11:30: Ostegunetan otsailak 8, 22, 29, martxoak 7, 14, 21, apirilak 11, 18, 25, maitzak 2, 9, 16, 23, 30. Gazteleraz, 21 ordu, 21 euro.

Zure barrua begiratu eta hartu arnasa, 17:00-18:30: Ostegunetan otsailak 8, 15, 22, 29, martxoak 7, 14, 21, apirilak 11, 18, 25, maitzak 2, 9, 16, 23, 30. Gazteleraz, 22,5 ordu, 22,5 euro.

Munduko emakumeen literatura, 18:30-20:30: Ostegunetan urtarrilak 18, otsailak 8, martxoak 7, apirilak 11, maiatzak 2,30. Gazteleraz, 12 ordu, 12 euro.

Batukada feminista, 17:30-19:30 LAUBIDIETAN: Ostiraletan otsailak 9, 23, martxoak 15, apirilak 12, 26, maiatzak 10, 24, ekainak 7, 12, 19. Euskeraz. 18 ordu, 18 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!