Hipoteka gastuak erreklamatzeko laguntza, KIUB zerbitzuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 6a, 00:00
Azalpenak eta dokumentazio jasotzeko hitzordua eskatu behar da.

Hernaniko Kotsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak eskaintzen du laguntza, eta urtarrilaren 23a izango da eskaerak egiteko azken eguna.

2019an baino lehangoko hipoteka gastuak erreklamatzeko epea urtarrilaren 23an amaituko da. Beraz, egoera horretan dauden herritarrei, Kontsumobideko inprimakia eman eta erreklamazioa egiteko laguntza eskainiko die Hernaniko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB). Hala ere, azalpenak eta dokumentazioa jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 55 26 10 edo 943 55 78 54 telefonoetara deituta. KIUB zerbitzua Sandiusterriko udal eraikinean dago. 

Hipoteka formalizatzeko gastuen zati bat berreskuratzeko aukera

Espainiako Auzitegi Gorenak adierazi zuen 2019a baino lehen hipoteka sinatu zuten bezeroek finantza-erakundeak hipoteka formalizatzean kobratu zizkion gastuak itzultzeko eska dezakeela adierazi zuen epai baten bidez: «praktika hori gehiegizkotzat jo baitzuten Bankuak, kobratuko zenbatekoaren zati bat itzultzera behartuta daude. 

Auzitegi Gorenak 2019ko urtarrilean eman zuen epaia, eta bost urteko preskripzio-epea laister bukatuko dela jakinarazi du Udalak. Horrenbestez, honakoa azaldu du: «egoera horretan dauden hernaniarrei KIUBen laguntza eska dezakete».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!