Bertan behera Hernaniko eta Goizuetako Errege Kabalgatak, eguraldiagatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 09:29

Kabalgatarik egongo ez bada ere, Errege Magoen harrera udaletxeko arkupeetan egingo dute, arratsaldeko 18:00etan. Goizuetan ere ez da kabalgatarik izango gaurkoan, hala ere, arratsaldeko 18:30etan eginen dute ekitaldia lubineko frontoian.

Berriak elkarteak iragarri berri du bertan behera gelditu dela Hernaniko Erregeen Kabalgata «eguraldi txarra dela eta». Hala ere, Errege Magoen harrera udaletxeko arkupeetan egingo dute, ordua mantenduz, hau da, arratsaldeko 18:00etan. 

Hernanikoa ez ezik, Goizuetako Errege Kabalgata ere bertan behera gelditu da: «Eguraldi oso txarra dago iragarrita gaur arratsalderako eta erregeek herrian zehar egiten duten desfilea ez da egingo». Hala ere, ekitaldia lubineko frontoian izanen da arratsaldeko 18:30tan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!