Mariskadaren eta kroketen zozketak baditu dagoeneko irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 00:00

Mariskadaren eta kroketen irabazleak, sariak jasota.

Urtero bezala, Hernani Club Rugby Elkarteak gabonetako zozketa antolatu zuen urte zahar egunerako. Talde nagusiko jokalariak aritu ziren herrian zehar zozketarako tiketak saltzen, eta arratsaldean egin zen zozketa. Zenbaki sarituak hauexek izan ziren: 1278 mariskadarena, eta 0249 kroketena. Argazkikoak dira irabazleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!