Saioa Garciaren lanak iragarriko ditu aurtengo inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 00:00

Saioa Garcia bere lana esku artean duela, Aitor Huitzi kultur zinegotziarekin.

Saioa Garcia Poza hernaniarraren lana izango da 2024 urteko inauterien iragarlea, herritarrek hala erabakita. Kartel irabazlea zein izango zen erabakitzeko egindako bozketa herrikoiean, 940 bozka jaso dira guztira, eta Garciaren lanak eskuratu ditu aldeko bozka gehien: 329. Plastikako irakaslea da Saioa Garcia Poza. 700 euroko saria jasoko du: 350 euro dirutan, eta gainerakoa Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen komertzioetan erabiltzeko bono bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!