Zabalik da Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 00:00

Hernaniar guztiek izango dute aukera dirulaguntza jasotzeko euskaltegian euskera ikasteagatik.

Zabaldu dute dagoeneko Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea. Urtarril osoan izango da izena emateko aukera, dagoeneko martxan dauden taldeetan sartzeko. Euskera ikasi nahi dutenek, maila hauek eskuratzeko aukera izango dute: A1, A2, B1, B2 eta C1. Klaseak aurrez aurrekoak izango dira. Hernaniko Udal Euskaltegiak eskainitako ordutegiak izango dira goizeko 09:15etatik 11:45etara, arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. eta ilunabarreko 18:30etatik 21:00etara.

Dirulaguntzak, Hernanin erroldatutakoei

Hernaniko Udal Euskaltegian ikasten duten hernaniar guztiek izango dute dirulaguntza jasotzeko aukera. Horretarako, aski da Hernanin erroldatua egotea. Bertan erroldatutako guztiek jasoko dute matrikularen %70a uztailean, eta langabetu, ikasle, erretiratu eta dibertsitate funtzionala duten herritarrentzako laguntza %90ekoa da.

Hainbat bide eskaintzen ditu euskaltegiak, harremanetarako: telefonoz, 943 33 18 96 zenbakira deituta; emailez, euskaltegi@hernani.eus helbidera idatzita, eta presentzialki, Karobieta 63ra bertaratuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!