30 pertsonek eman zuten asteartean odola Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 4a, 00:00

30 estrakzio egin ziren asteratean Hernaniko anbulategian.

Urteko lehenengo estrakzioak egin zituzten asteartean Hernaniko odol emaileek. 30 pertsona hurbildu ziren odol ematera. Odol Emaileen elkartetik diotenez «ez da datu txarra Realak Anoetan jokatzen zuela ikusita. Hori bai, odolaren beharrak ez du ulertzen jai egunak izatea edo Realak jokatzea... Hurbildu zirenak eskertu nahi ditugu. Ea hurrengo hilean datuak bere bidera bueltatzen diren». Bestetik gogoratu nahi dute urtarrillak 27an ospatzen dutela Odol Emaileen Eguna. Tripontzin bazkalduko dute eta eta bertan banatuko dituzte dominak eta diplomak, familia argazkia atera eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!