Macicior eta Murua, Alegin garaile

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 4a, 00:00

Alegiko Gabonetako Pala txapelketan hernaniarrak ezin hobeto aritu ziren pasa den asteburuan. Enara Macicior eta Nagore Muruak lortu zuten garaipena. Finalean Ekhiñe Balerdi eta Ane Kerejeta taldekideak garaitu zituzten 25-22. Oso parekatua izan zen finala. Macicior eta Murua aurretik eroso hasi ziren, baina ondoren Balerdik eta Kerejetak tanto bateko aldea ere izan zuten. Hala ere, amaieran berriz ere Macicior eta Murua nagusitu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!