Haur txikientzako Irakurketa Kluba martxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 3a, 00:00

Hernaniko liburutegiak 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako Irakurketa Kluba jarriko du martxan urtarriletik ekainera. Hilean behin, Galtzagorri Elkarteak gidatutako saio bat izango da. Ipuin, kantu eta olerkiez gozatzeko aukera izango dute haurrek eta eurekin joaten diren helduek. Saioak egun hauetan izango dira: urtarrilak 17, otsailak 14, martxoak 13, apirilak 17, maiatzak 15 eta ekainak 19. Izenematea liburutegian bertan egingo da, urtarrilaren 15era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!