Bi tailer izango dira gaur, Liburutegian eta Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 2a, 00:00

Urtea martxa ederrean hasiko dute Liburutegiko eta Gaztelekuko kideek. Goizeko 11:00etan hasita, komiki tailerra izango da Liburutegian, 9-13 urte bitarteko gaztetxoentzat. Arratsaldeko 16:30etan, berriz, argazki transfer tailerra egingo dute Gaztelekuan. Kasu honetan 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako saioa izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!