Sareren manifestaziora joateko autobusetako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 2a, 00:00

Garinen eta Txilin eskuratu daitezke txartelak. Erosteko azken eguna urtarrilaren 11 izango da.

Sarek urtarrilaren 13an Bilbon antolatu duen manifestaziora joan etorria egiteko autobusak antolatu dituzte Hernanitik. Txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte, 13 euroren truke, Garin eta Txili tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna hurrengo osteguna izango da, urtarrilaren 11.

Egunean bertan, hilaren 13an, eguerdiko 14:00etan abiatuko dira autobusak, Atsegindegitik, Bilbora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!